XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); auek dira jai-aldietako jantzia osatzen duten soiñekoak.
Neska gazte ezkongaiai ez du bein-ere besodun jipoirik jazten, gorontza baizik, bere atorra txuriaren beso lasai txairoak erakusten dituela.
Bular-gaiñean lepokoak eta idun-estunak, sarritan urre ta zillarrezkoak.
Gizonezkoak oial beltzezko jantzia eraman oi dute, jaiki aundikoa; galtza motxak eta estu xamarrak, belaun gaiñean lotuak; ponduzko galtzerdi beltzak; oiñetan kolore berdiñeko zapata-azalak iru-ertzeko belarri txuri aundiakin; beso lasaidun eskapila edo kapota luzea bizkarretik beera, xingola gorriz ertzetan; gerriko more eta sorburutik zintzilik lepo-xerra lisatua tolesetan.
Edergalluetan bati
Besoetako botoiak zillarrezkoak edo arrizkoak izan oi dira.
Gizonezkoak bere galtzeri eusteko
Saraitzu-ko gizonezkoak, ez ditu bere galtzak Erronkari-koak bezela lotzen, belaunen azpitik baizik; ez eta Saraitzu-ko emakumeak bere gona kanpo aldera tolestu ere Erronkari-koak lez.
Saraitzu-ko gizasemeak kapa ta kapela ere jazten dituzte galtza motxezko soiñekoaren gaiñetik.
Ulzama-ko ikazkiñak eta Baztan-go agure zaarrak txapel urdin aundia eraman oi dute, buruan aurre-antzera jarria, egal gisa baliatuz.
Ikazkiña onela jazten da: barneko motxaren gaiñetik elastiko urdin-illuna, apaindura gorriekin, iñoiz jabearen izena ere jartzen diote besomuturrean; prakak geienean tripazkoak, beltzak edo oliba-antzekoak, belaunetaraiño goratuak; zankoak berriz artillezko mantarraz bilduak eta oiñak oial berdiñezko pealez estaliak; abarka-lokarri berberekin lotzen dira, zankoak gora gurutzatuz belaun azpiraiño igotzen dutela; artillezko gerrikoa, urdiña geienean, eta kapusaia beroki bezela
.
Baztan eta Iguzkitza-koaren jantziak ez du alderik Ulzama-koaren ondoan: kapusairik ezean, oialezko zamarra jazten dute; bere lepo ttente apal-apalarekin eta papar-egal tolestuekin
(Ikus:
Esan genezake Naparroa-ko mendi-aldean, geienean, bertako jatorra dan galtza estua jazten dutela, txamarra edo brusa beltzak, auntz-larruzko bizkarrekoa,
Leenagoko larru gordiñezko
Artzaiak ari lodizko alkandora jazten du, tripazko barneko motx beltza edo gorontza, artille morezko gerriko zabala, auntz-larruzko galtza gorrixkak, iztertartean gogorgarri jospolituekin; algodoi zurizko galtzazpikoak;
.